XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gerla egina eta Euskaldun zeukan bere burua lehenik ene aitak, eta bigarren mail batetan bakarrik Frantses.

Gaur egun oraino, Euskaldun nortasunaren kontzientziak indar handia dauka hemen.

Siadeco-k 1990an Iparraldean egin zuen ikerketan galde hau bazen: Euskaldun ala Frantses jotzen duzu zure burua?

Euskara zekitenetan hona erantzunak: Frantses %5; Frantses Euskaldun baino gehiago %5; Frantses bezain Euskaldun %33; Euskaldun Frantses baino gehiago %12; Euskaldun %39.

Hona erantzunak euskara ez zekitenen artean: Frantses %41; Frantses Euskaldun baino gehiago %12; Frantses bezain Euskaldun %28; Euskaldun Frantses baino gehiago %4. Euskaldun %8 1. Siadeco. Iparraldeko azterketa sozio linguistikoaren emaitzak II. txostena. Donostia 1991. 182-183 or.

Oso nabari da mintzatzen den hizkuntzaren eragina, nortasun sentimentuan.

Euskara dakitenek beren burua Euskaldun senditzen dute besterik gabe %39an.

Zer debru behar ote da gehiago abertzale izateko?

Gaurko politikari abertzaleek behar lituzkete bi gogoeta egin Siadecok ematen dituen beste xifre hauetaz: nolaz ez dute abertzaleek %10 baino gehiago egiten hauteskundeetan, hemengo jendetzea orokorki hartuz, beren burua Euskaldun daukatenak besterik gabe, %13 direlarik; beren burua Euskaldun daukatenak Frantses baino gehiago %5,9, heldu baita bien artean %20,3.

Frantses bezenbat Euskaldun sentitzen direnekin (%27,1), %47,4etan gara!

Frantses nortasunaren sentimendua hamalaueko gerlaren ondotik zabaldu da Iparraldean.

Lehenago ere bazen, bereziki hirietan (Donapaleu, Donibane Garazi, Maule, Hazparne...).